XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta 1830ean Agustin Pascual Iturriagak, era berean, Gipuzkoako Batzar jeneralari Memoria bat aurkeztu zion.

Foruen azken partean, euskaltzale horien asmoak, bide hobeagoetatik zijoazten, baina eskubideak galtzeaz gauzak txartotu ziren.

Gure egunokartekoa guztiok ezagutzen dugu.

Hain zuzen egunotan hartu dut Justo Garateren lan bat, El anillo escolar en la proscripción del euskera izenez, Bol del Instituto Americano de Estudios Vascosen argitaratua.

J. Garatek gai hau lehenago ere maiz erabilia du R.S.B. Amigos del Paísko boletinean.

Beti bezala agiri zehatzat ematen dizkigu, Kardaberaz, Mogel, P. Iturriaga eta oraingo euskal idazleen testigantzak agerraraziz, eta bereziki Miguel Unamuno-ren joko iluna salatuz.

Izan ere Unamuno-ren jokoa oso makurra izan zen euskara kontuan, urriaren 22ko artikuluan erakutsi genuen bezala.

Garatek Arturo Campión-en Blancos y Negros (1898) nobelako pasarteak gogorazten dizkigu.

Nor ez litzake tristetuko Martiniko gaxoaren larritasunak ezaguturik? Nork ez ditu ezagutu erdararik ez zekiten euskaldunak beren buruak gutietsirik?.

Garateren herritar zen T. Aranzadi berak ere hala salatu zuen eskoletako eraztuna, Oinatin 1918an egin ziren batzarretan.

Eta hemendik eraman zuen J. Caro Barojak Los vascosera (1949), 317 eta 327 orrialdetan dakarrenez.

Gauza bera edo antzekoa gertatzen zen bestelako irakaskintza mailetan ere, Apaizen seminarioan bertan ere bai, M. Ugalderen Hablando con los vascosen J.M. Barandiaranek kontatutakotik ikusten denez.

Zorionez, garai berri baten aurrez aurre gaude.

Bueltia datorrela dirudi eta euskarak egun hobeen argia ikusiko duen esperantza ederra dugu. Hala bedi!.